Ondo merezidutako Argizaiola omen-saria Gerediagako sortzaileentzat

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abe. 6a, 00:00

Bart, Azokearen momentu berezienetako bat izan genduan: Argizaiola Sariak banatuko ziralako, Karrika Antzerki Taldeak gidatutako ekitaldi berezian. Aurten gure artean dagozan Gerediagako sortzaileek jasoko dabe Argizaiola, Leopoldo Zugaza, Carmen Miranda, Jose Luis Lizundia, Maria Concepcion Astola, Maria Rosario Astola, Jesus Astigarraga, Koldo Alzibar eta Arrrate Salazar.

Edoelan be, sortzaileen taldean izan ziran beste batzuk be gogoan doguz, Jesus Maria Astola, Bixente Kapanaga, Julian Berriozabalgoitia eta Salvador Solaegi, hain zuzen be.

1992an sortu eban Gerediagak Durangoko Argizaiola omen-saria. Bizirik edo jardunean izanik, euskerea eta euskal ulturearen alde lan egindako lagunak eta erakundeak goraipatzeko asmoagaz sortutakoa da saria.

Gerediagak 50 urte bete ditu aurten, Durangoko Azokeak legez. Urteotan Durangaldearen ondare historikoa zein kulturala berreskuratzen eta jagoten, ikertzen eta zabaltzen lan handia egin dau alkarte honek. Baina izen eta alkarteen atzean beti dagoz personak eta horreek izan dira mende erdiko ibilbidea hasi ebenak.

Osorik irakurri