Kanpoko leku-izenetatik abiatuta herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko erispideak zehaztu ditu Euskaltzaindiak, eta gomendio batean argitaratu: 178. araua (Kanpoko leku-izenei jagokezan herritar-izenak eta jatorri-adjektiboak sortzeko erispideak. Euskaltzaindiaren gomendioa).
Gomendioan, lehenik, herritar-izenak eta jatorri-adjektiboen erabilera-esparruak zehaztu ditu, eta noiz erabili (jatetxe txinatarrak) eta noiz ez (*kale gasteiztarrak), eta zergaitik, adierazoten da.
Bigarrenik, jatorri-adjektibo konposatuak deskribiduten dira (afro-amerikarrak), eta euren idazkera orokorra –eta salbuespenak– eta erabilera-esparruak zedarritzen dira.
Hirugarrenik, adibide ugariz horniduta, euskeraz herritar-izenak sortzeko bideak –mailegua eta eratorpena– adierazo, forma hibridoak gatxeretsi (*europear, *kanadiar…) eta gure bi auzo-erdaren –gaztelaniaren eta frantsesaren– konplexutasunaren aldean (herritar-izenak sortzeko atzizki-ugaritasuna) euskeraz dagoan erraztasuna aitatzen da (atzizki bakarra, hiru aldaera dituena: -ar/-dar/-tar).
Azkenik, kanpoko leku-izenetatik abiatuta herritar-izenak sortzeko erispide zehatzak emon ditue taula batean.