'La novia' Paula Ortizen lanak 12 izendapen jaso ditu, Goya sarien 30. edizinorako

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abe. 15a, 00:00

Bart emon dabe ezagutzera zezeilaren 6an banatuko dituen espainiar zinemearen lanetarako hautagaien zerrendea Asier Etxeandia bilbotarrak (bera be izentauta dago, aktore onenaren atalean) eta Emma Suarez madrildarrak.

La novia
Paula Ortizen lanak jaso dau izendapen gehien, hamabi, Goya sarien 30. edizinorako. Haren atzetik, Nadie quiere la noche (Isabel Coixet) dago, bederatzi sailetan lehiatuko baita. Bart emon dabe ezagutzera zezeilaren 6an banatuko dituen espainiar zinemearen lanetarako hautagaien zerrendea Asier Etxeandia bilbotarrak (bera be izentauta dago, aktore onenaren atalean) eta Emma Suarez madrildarrak.

Horreen atzetik, El desconocido eta Un día perfecto filmek zortzina izendapen batu ditue, eta A cambio de nada eta Truman filmek, barriz, seina.

Euskal zinemeari jagokonez, Asier Etxeandia gizonezko aktore onenaren sarirako hautagaien zerrendan egongo da, eta Iraia Elias (Amama) eta Irene Escolar (Un otoño sin Berlín Lara Izagirre zornotzarraren filmeko protagonistea) emakumezko aktore barri onenaren sailean lehiatuko dira.

Borja Cobeaga donostiarra jatorrizko gidoi onenaren atalean izentau dabe, Negoziatzailea bere filmagaitik, eta Yoko eta lagunak filmak animazinozko lan onena izateko bidean parte hartuko dau.

Mi gran noche Alex de la Iglesia zuzendariaren lanak, bestalde, lau izendapen jaso ditu efektu berezien, jantzigintzearen, zuzendaritza artistikoaren eta soinuaren ataletan. Ma ma Julio Medemen lana hiru ataletarako aukeratu dabe, besteak beste, jatorrizko musika onenerako, Alberto Iglesias donostiarraren lanari esker.

Karmele Soler makillatzailea, aurten Zinemaldian Zinemira euskal zinemearen saria jaso dauen profesionala, be badago izentauen zerrendan, Palmeras en la nieve lanean eginiko lanagaitik.

Film laburren atalean, fikzinozko lanei jagokenez, Cordelia Gracia Querejetaren lana dago izentauta, eta, dokumentalen atalean, barriz, Hijos de la Tierra Axel O'Mill eta Patxi Urizena.

Osorik irakurri