Bizkaiko Foru Aldundiak beste 5.000 Bono Denda atara ditu, eskariari erantzuteko

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abe. 16a, 00:00

Aurreko urtean baino Bono Denda gehiago saltzen dabilz aurten eta, horregaitik, beste 5.000 ataratea erabagi dabe Bizkaiko Foru Aldundiak eta merkatari alkarteek. Gabonetan eta urtarrileko beherapenetan denda txikiei laguntzea da Bono Denda kanpainearen helburua eta urtarrilaren 30era arte egongo da indarrean.

Kanpainea hasi danetik, ia 15.000 Bono Denda inguru saldu dira, igazko epe berean baino % 40 gehiago, Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera emon dauenez. Kanpainearen lehenengo hiru egunetan 10.000 bono saldu ziran. Kontuan hartuta 15.000 atara zirala, agortzeko zorian dagoz bonoak eta beste 5.000 ataratea erabagi dabe.

Bono Denda kanpainea Bizkaiko Foru Aldundiak eta hainbat merkatari alkartek bultzatzen dabe: CECOBI, Bizkaidendak, Bilbaodendak, Ezkerraldendak eta Getxo Enpresa. Bizkaiko dendei eta txikizkako merkataritzeari laguntzea da helburu nagusia, baita kontsumitzaileei erraztasunak emotea be.

Bono Dendak BBKren kutxazain automatikoetan erosi leitekez, txartel bakotxagaz gehienez bono bi. Kanpaineagaz bat egin daben dendetan erosteko balio dabe. Modu horretan, erosleak beherapena lortzen dau. Urtarrilaren 30ean amaituko da kanpainearen aldi hau.

Osorik irakurri