'Antzerkigintza barriak' proiektuan parte hartuko daben zortzi egileak hautatu ditue

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abe. 21a, 00:00

Donostia 2016 Fundazinoak, Victoria Eugenia Antzokiak, Gasteizko Principal Antzokiak eta Bilboko Arriaga Antzokiak zortzi egile aukeratzeko deialdia egin eben joan dan urrian, Antzerkigintza barriak proiektuaren barruan. Bost adituz osotutako epaimahaiak balorazino oso positiboa egin dau jasotako proposamenen inguruan. Danetara, 108 lan aurkeztu dira, euskeraz eta gaztelaniaz, eta horreetako batzuen izakera barritzailea nabarmendu dabe epaimahaikideek. Jasotako proposamenen gaiak anitzak izan dira: istorio intimistak, bullyinga, memoria historikoa edo Imanol abeslariaren ibilbidea oinarri dabenak, besteak beste.

Zortzi egile aukeratu ditue, lau emakume eta lau gizon; horreen artean, arte diziplina desbardinetatik datozen profesionalak dagoz, besteak beste, literaturan, ikus-entzunezko arloan edota antzerkigintzan esperientzia dabenak. Esangura horretan, antzerkigintzan ibilbide nabarmena dabenek eta sortzaile hasibarriek izango dabe proiektuan parte hartzeko aukerea.

Hautatutako egileek Donostian, Bilbon eta Gasteizen izango diran topaketa eta masterclassetan parte hartzeko aukerea izango dabe. Aurkeztutako proposamenetan oinarritutako lanak antzerkigintzako profesionalakaz batera garatzeko aukerea izango duabe, eta partaideek sortutako zortzi lan horretatik hiru hautatuko dira. Horreek, proiektuan esku hartzen daben antzokiek produziduko ditue eta hiru uriburu horreetan taularatuko dira. Produkzinorako laguntzaz gan, hautatutako egileek 3.300 €ko diru-laguntzinoa jasoko dabe.


Hautatutako egileak eta proposamenak

Ozkar Galan – Antzerzlanaren abiapuntua.
Olatz Gorrotxategi – 43º13’44”N.
Oier Guillan – Sustraiak han dituenak.
Mikel Gurrea – Soka.
Arantza Iturbe – Ahotsen aberria.
Alejandra Prieto – Venderé barras de pan.
Carmen San Esteban – Sin título.
María Velasco – La meretriz Mona y el burka invisible.

Antzerkigintza barriak proiektuak ahots eta testu barrien bidez, idazketa dramatiko propioa sustatzea eta sortzaile eta antzerkigileen sare bat sortzea ditu helburu; ohiko bakarkako lana eta hain ohikoa ez dan talde-lana buztartuz, sare horrek antzerkirako materiala sortuko dau, holan antzerki-konpainiek zein antzerkigileek eredutzat hartu ahal izango dabe.

Osorik irakurri