Bilboko Arriaga plazan 43 artisau parte hartzen dagoz urtarrilaren 5era arte, 33. Gabonart Azokan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abe. 21a, 00:00

Bilboko 33. Gabonart Azokeak joandako barikuan zabaldu zituan ateak Arriagako plazan kokatutako karpan eta inaugurazino ekitaldian izan ziran, besteak beste, Asier Alea Castaños, Bizkaiko Foru Aldundiko Turismorako eta Kanpo Sustapenerako Zuzendari Nagusia, Bernat Vidalek, Arbasoko presidenteak, eta Itziar Bengoak, Arbasoko presidenteordeak, lagunduta.

Arbasok, Euskal Herriko Artisau Alkarteak, 33. Gabonart antolatu dau eta urtarrilaren 5era arte izango da zabalik. Antolatzaileen esanetan, gure herriaren balio kulturalak bultzatzeko eta garapen ekonomikoa sustatzeko modu bat be bada azoka hau, eta galtzen doazen ogibideak bizi-iraunarazoteko.

Gabonart Azokan 43 erakusketari dagoz, gehienak bizkaitarrak dira 18, hain zuzen be. Azokeak Gipuzkoako 4 artisau ditu eta 3 napar. Horrezaz aparte, Catalunyatik 4 artisau etorri dira Bilbora, Galiziatik 3, bat Aragoitik eta beste bi Valentziatik, bat Gaztela eta Leonetik; 3 Asturiasetik; bi Gaztela-Mantxatik, bat Madriletik, eta beste bat Balear Ugartetik.

Sektoreka, honakoak ditu Gabonartek: hamar bitxigintzakoak, lau ehungintza arlokoak, sei beirakoak, bat metalekoak. Era berean, zeramikako sei eta zura lantzen daben bost dagoz aurten. Larrugintzan lau, kosmetikan bi eta, ganerakoan, papela eta kartoia, zuntz naturalak, zeta margoztuak eta arteak ordezkari bana izango ditue.


Jarduerak

Egunotan azoka-lekuan tailerrak be izango dira batez be gazteentzako baina baita helduentzako be, berbarako, karameluak eta garrapiñatuak egiteko zein gozokigintzako tailerrak. Otzaragintza eta zeramikako tailerrak be badagoz aukeran.

Aurten beira puztua eta zura erakustaldiak egingo dira eta lehenengoz ehuna be landuko da, zuzen-zuzenean.

Era berean, Gabonartek irauten dauen bitartean, erosketa kupoiak zozketatuko dira.

Osorik irakurri