Ezagutzen doguz dagoeneko datorren urtean euren sorkuntza lanakaz Bilbao Arte beteko daben artisten izenak. Euskadiko arte panoramako figura esanguratsuenetako hiruk osotutako epaimahaiak, 2016an produkzino propioko erakusketearen protagonista izango diran zazpi proiektuen aukeraketea egin dau. Epaimahaiak, datorren urtean Bilbao Arten bekea izango daben 31 proposamen artistikoak be aukeratu ditu, mundu osoko hainbat herrialdetatik aurkeztu diran 228ren artean. Lucía Agirre Guggenheim Bilbao Museoko Komisariatu eta Dokumentazino zuzendariordea, Peio Aguirre arte kritikari, komisario independente eta editorea eta Javier Duero komisario independente eta kultur produktorea dira proiektu artistikoak aukeratzearen ardurea izan dauen epaimahaiko kideak. Epaimahaiko idazkaria, barriz, Juan Zapater Bilbao Arteko zuzendaria izan da.
Arte egoitzako 31 proiektu horreei, 2016an Bilboko arte produkzino zentroan laguntzarako beka bat izango daben lau artistak gehituko jakez. Azken proiektu horreek aukeratuko dituan epaimahaia ondokoek osotuko dabe: Juan Zapater Bilbao Arteko zuzendaria, idazkari lana egiteko; Vicente Arretxea Eskultura tailerreko irakaslea; Pilar Valdivielso Grabadu eta Serigrafia tailerreko irakaslea; eta Aitor Arakistain argazkilaritza, filmazino plato eta teknologia barriak tailerreko irakasleak. Epaimahaiak, aurkeztu ziran 34 artisten artean laguntzarako bekea izango daben sortzaileak aukeratu ditu.
Bilbao Arte produkzino artistikorako zentro bat da eta Bilboko Udal Gorenaren Kultur Sailari lotuta dago. Sortzaile gazteen eskura jarten ditu beharrezko bitarteko eta azpiegiturea euren egitasmo artistikoak garatzeko: lagapen-guneak, grabadu eta serigrafia tailerrak, irudi digitala, eskulturea, argazkigintzea, filmazinorako platoa, fabrikazino digitaleko Medialab tailerra, dokumentazino zentroa eta proiektu-gelak. 1998an sortu zanetik, Bilbao Arteren helburu behinena, sortzaile gazteen profesionalizazinoa erraztea da.
Azken 15 urteotan, nazionalidade desbardinetako 300 artista baino gehiagok eta 10 kolektibok egonaldi artistikoa egin dabe Bilbao Arten.
2016ko produkzino propioko erakusketak
1.- Roberto Aguirrezabala (Sestao). Entropia.
2.- Ivan Gomez (Irun).
3.- Karlos Martinez Bordoy (Durango).
4.- Amaia Molinet (Lodosa). Nociones de habitabilidad.
5.- Claudia Müller Montes (Txile). Catastros de agua.
6.- Tunipanea: Jonathan Garcia (Belgika). Rizoma[TA].
7.- Laura Ruiz Saenz & Nora Aurrekoetxea Etxebarria (Bilbo). Si vis pacem para bellum.
2016ko artista bekadunak
Produkzino bekaka estudioagaz
1.- Ainhoa Akutain Ziarrusta.
2.- MAaria Leoan.
3.- Atakontu.
4.- Cristian Alberto Villavicencio.
5.- Izaro Ieregi.
6.- Itziar Cantero eta Naroa Gallego.
7.- Sahatsa Jauregi Azkarate.
8.- Manu Uranga Aizpurua.
9.- Julian Panades Julia.
10.- Tania Blanco Rubio.
11.- Mario Espliego Torralba.
12.- Sara Munguia Hoyo.
13.- Pablo capitan del Rio.
14.- Santiago Fernandez-Mosteyrin.
15.- Gala Knörr Sierra.
16.- Tamara Arroyo.
17.- Matxalen Oñate Esparaza.
Produkzino-tailerra bekak
1.-David Pavo, Iker Perez Goiri, Beñat Romera ‘Krolem’ eta Urtzi Canto.
2.-Pau Figueres.
3.-(Ant-Espacio kolektiboa) Melodie Martin Hidalgo.
4.-Irati Santos Inoriza.
5.-Edurne Gonzalez Ibañez.
6.-Karla Tobar Abarca.
7.-Camila Paz Tellez Alvarez.
8.-Abel Jaramillo Arevalo.
9.-Alvaro Talavera de la Reina.
10.-Khairi Jemli.
11.-Olatz Otalora Landa.
12.-Belen Cerezo Montoya.
13.-Tamara Garcia Jimenez.
14.-Mar Torre Serrano.
Lankidetza-bekak
1.- David Cantarero.
2.- Imanol Zubiauz.
3.- Zaloa Ipiña.
4.- Urtzi Ibargüen.