La novia

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abe. 28a, 00:00

- Zuzendaria: Paula Ortiz.
- Gidoilariak: Paula Ortiz, Javier García Arredondo (Federico Garcia Lorcaren Bodas de sangre antzezlanean oinarritua ).
- Musikea: Shigeru Umebayashi.
- Aktoreak: Inma Cuesta, Asier Etxeandia, Álex García, Luisa Gavasa, Carlos Álvarez-Novoa,Ana Fernández, Consuelo Trujillo, Leticia Dolera, María Alfonsa Rosso, Manuela Vellés…
- Produktoreak: Get In The Picture Productions / Mantar Film / TVE (Televisión Española).
- Generoa: dramea.
- Iraupena: 93 min.
- Herrialdea: Espaina

Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi sailan aurkeztutako La novia da Goya sarietan izendapen gehien jaso dituan filma (12, guztira). Federico García Lorcaren Bodas de sangre antzezlanean oinarritua, Paula Ortizen (De tu ventana a la mía, 2011) bigarren film luzea da La novia. Inma Cuesta da protagonistea eta beragaz maiteminduta dagozen gizonen papelak Asier Etxeandiak (eta egindako lanagaitik aktorerik onenaren kategorian lehiatuko da Goyetan) eta Álex Garcíak egiten ditue.

Maila bisualean eraginkorra, lirismoz beteta dago film hau, baina batzuetan eztiegia subertetan da. Kapadozian eta Aragonen filmauta, paisajearen indarra, argazkilaritzea, koreografia, eszenaratzeko modua eta musika ederra dira elementu indartsuenak. Alderantziz, Lorcaren testuak artifizialak eta barregarriak bihurtzen dira aktore honeen ahoetan. Interpretazino eskasak (batez be gizonezkoenak) eta Lorcaren dramearen testuinguruan ez kokatu izana dira film honen akatz nagusiak, baina ez bakarrak. Bodas de sangre irakurrikeran edo taularatze on bat ikusikeran sentiduten dan angustia eta mina ez dira hemen inondik inora agertzen. Personaiek botaten dituen malkoek eta oihuek ez dabe hunkitzen, egiazkoak izan ordez, Gabonetako iragarki batean ikusten diran modukoak diralako.

Nire uste apalean, preziosismoaren bila joanez, edukia ahaztu egin dau Paula Ortizek.

Osorik irakurri