Euskaltzaindiak Narrazioak eta olerkiak 2014 liburua euskarri digitalean jarri dau bere webgunean. Argitalpen digital hau BBK-Euskaltzaindia literatura atalaren barruan kokatu da, Azkue sariketak (Haur eta Gazteak) azpiatalean. Liburua osotzen daben narrazinoak eta olerkiak banaka konsultau daitekez.
Atal horretan, sarituak izan diran haur eta gazteen idazlan guztiak zerrendatu dira, eta ganera, 1991tik aurrera saritutako narrazino eta olerki guztien bersino digitala eskaintzen da.
Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak urtero egiten dabe lehiaketearen deialdia, eta urtero argitaratzen dabe liburua. Euskal eskola umeak eta gazteak literaturara bultzatzeaz gan, euren artean irakurketea indartzea da sarion helburua.
2014ko Azkue sariak 2015eko martiaren 18an eginiko ekitaldian banatu ziran, eta ondokoak izan ziran irabazleak: Maddi Aiestaran, Naia Aiestaran, Nerea Erdozain, Mikel Labaka, Ane Azpiazu, Leire Eizmendi, Oihane Gurrutxaga eta Johanna Ramirez. Arantxa Bastidak akzesita eskuratu eban.