UPV/EHUk ikasteko gelak zabalduko ditu azterketa sasoian

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2015ko abe. 30a, 00:00

Euskal Herriko Unibersidadeak ikasteko gelak zabalduko ditu bere ikasleentzat Bizkaia, Araba zein Gipuzkoako campusetan 2015-2016 ikasturteko lehenengo lauhilekoko azterketa sasoian.

Bizkaian, urtarrilaren 2tik 17ra bitarteko jaietan eta astegoien guztietan egongo dira zabalik ikasteko gelak Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultadean (Sarriko), 9:30etik 24:00etara bitartean, eta Bilboko Injinerutza Goi Eskola Teknikoan (Luis Briñas kaletik sartuta), 9:30etik 22:00etara bitartean.


Araban

UPV/EHUko Arabako Campusak, azterketa aldietan ikasteko gelen funtzionamendua errazteko eta ikasleek aldiotan izaten dituen preminei egokitutako ordutegia ezartzeko asmoz, ikasteko aretoak zabalduko ditu Vitoria-Gasteizko Irakasleen Unibersidade Eskolan. Zabalduko diran ikasgelen kopurua, erabilteko eskariaren arabera egokituko da.

Ikasteko gelak zabaltzeko egunak azterketen aldiei egokitu jakez; 2015/2016 ikasturteko Lehen lauhilekoan honako honeek izango dira:

2016ko urtarrilaren 4tik 22ra arte (biak barne), gelak erabilteko ordutegiak dira:

- Astelehenetik barikura, gaueko 21:00etatik 24:00ak arte.
- Zapatu eta domekatan, goizeko 9:00etatik gaueko 24:00ak arte.


Gipuzkoan

Gipuzkoako Campusean, Ignacio Maria Barriola Eraikineko (Elhuyar Enparantza, 1) ikasgelak azterketa garaian astegoienetan zabalduko dira. Goizeko 8:00etatik gaueko 22:00etara arte egongo dira zabalik urtarrilaren 2tik 24ra arte (salbuespena: urtarrilaren 23an, Unibersidade Orientazinorako Azokea dala eta, gelak ez dira ikasteko zabalduko).

Beste alde batetik, zapatuetan Carlos Santamaría Zentroan dagoan campuseko liburutegia zabalik egongo dala 9:00etatik 14:00etara.

Kasu guzrtietan, ikasteko gelatan sartzeko UPV/EHUko ikasle txartela erakutsi beharko da.

Osorik irakurri