Bilboko Mil Rosas dendeak irabazi dau Bizkaiko Eskaparateen Lehiaketea

Bilboko Merkataritza Ganbareak antolatzen dau, orain dala 32 urtetik, Bizkaiko Erakusleihoen Lehiaketea. Aurtengo edizinoan, 30 udalerritako 169 dendak parte hartu dabe. Sari nagusia Bilboko Mil Rosas lora-dendeak irabazi dau, bigarren saria Markina-Xemeingo Arriaga Arte-k eta hirugarrena, Balmasedako Decoraciones Javi-k.

Sari-banaketa ekitaldian 500 persona inguru batu dira. Dendetako eta Merkataritza Ganbarako ordezkariakaz batera, erakunde publikoetako eta enpresa babesleetako kideak egon dira. Guztira 62 sari emon dira: Sari nagusiak, sormenekoak, barrikuntzakoak eta abar, udalerri batzuetan antolatu diran lekuan lekuko sariketetako irabazleak ahaztu barik.

Hiru sari nagusi emon ditue aurtengo eskaparateen lehiaketan. Lehenengoa Bilboko Mil Rosas dendeak eskuratu dau. Lora-dendea izanik, lorak erabili ditu erakusleihoa modu berezian dekoretako eta argi-ilunen bidez efektu deigarria sortzeko. Horri esker, epaimahaiaren sari nagusia ez eze, argiztapenaren saria be emon deutsie.

Markina-Xemeingo Arriaga Arteren erakusleihoak be zeresana emon dau aurtengo lehiaketan. Bigarren saria ez eze, barrikuntzearena be emon deutsie. Balmasedako Decoraciones Javi dekorazino-dendeak eskuratu dau hirugarren saria. Mende bat baino gehiagoko denden artean, Bilboko Pedro Salcedo eta Plentziako Enrique Aramburu botikea gogoan izan ditue.

Osorik irakurri