Eusko Jaurlaritzeak 373.500 euro banatuko ditu euskerazko softwarea eguneratzeko

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko urt. 11a, 00:00

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak 373.500 euro bideratuko ditu euskerazko softwarea sortu edo eguneratzen daben proiektuentzako diru-laguntzinoen deialdira. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren informazinoaren arabera, persona juridiko pribatuek, banako enpresariek edo autonomoek zezeilaren 6ra arteko epea dabe laguntzak eskatzeko.

Garatuko dan proiektuaren jabego intelektualari lotutako elementuak ustiatzeko eskubideen jaube izan behar da diru-laguntzinoa jaso ahal izateko. Ganera, beste administrazinoren baten edota erakunde publiko eta pribatuen laguntzinoa, diru sarrera edo baliabiderik daben ala ez jakinarazo beharko dabe interesatuek.

Gehienez 20.000 euro eta gitxienez 2.000 euro esleituko dira. Erakunde bakotxak ezin izango dau 90.000 euro baino gehiago eskuratu. Horrezaz gan, proiektu bakoitzeko gastuen aurrekontua ezin izango da 50.000 euro baino gehiago izan.

Egitasmo guztiek % 40ko finantzaketa propioa izan beharko dabe gitxienez eta, edukiak sortzeko edota kudeatzeko laguntzinoa eskatzen danean, 20.000 euro gehienezko gastua izan beharko da.

Era berean, proiektu bat euskeratzeko laguntzinoa eskatzen bada, itzulpenen kontzepturako gehienezko gastua 6.000 euro izango da. Proiektuaren kudeaketarako gastuak ezin izango dira izan langileen ganerako gastuen % 5 baino gehiago.

Osorik irakurri