'El puente de los espias' (Bridge of spies)

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko urt. 11a, 00:00

Zuzendaria: Steven Spielberg

Gidoia:  Matt Charman, Ethan Coen, Joel Coen

Aktoreak: Tom Hanks, Mark Rylance, Amy Ryan, Scott Shepherd, Sebastian Koch, Billy Magnussen, Alan Alda, Jesse Plemons

Produktoreak: DreamWorks SKG / Fox 2000 Pictures

Generoa: thrillerra, dramea, historia

Iraupena:  135 min.

Herrialdea: Estadu Batuak

 

1960an, Gerra Hotza pil-pilean egoanean, jazotako bat ekarri deusku Steven Spielbergek Bridge of spies filmean. Sobiet Batasunaren eta Estadu Batuen arteko lehia nuklearra zala eta, espien lana funtsezkoa zan. Matt Charmanek eta Coen anaiek idatzitako istorio honek James B. Donovan abogaduagan ipinten dau arretea.

Era sinisgarri baten interpretetan dau Tom Hanksek, 1960an espia izateaz salatutako Rudolph Abel-en defensea egin eban gizona.  Mark Rylancek egiten dau espia errusiarraren papela, primeran egin be, manikeismotik urrun eta, bere hoztasunean, alde gizatiarra erakusten.
 

Estadu Batuetan Abel atxilotu eta gitxira, lurralde sobietarraren ganean espietan egoan CIAren U-2 abioi bat bota eben errusiarrek eta pilotua harrapau egin eben. Donovani esker, Alemaniako Glienicke zubian egindako gatibuen alkartruke famatua posible izan zan.
 

Hori guztia kontetan deusku Spielbergek interesa eta erritmoa galtzen ez dituan film honetan. Coen anaien eskua nabari da, beti eskertzekoak diran umore puntuetan. Baina zuzendariak ezin dau ezkutau bere abertzaletasuna eta, zoritxarrez, horregaz hondatzen dau zelan edo halan pelikulea: Estadu Batuetan jazoten diran eszenak kolore handikoak dira, eta Europako sekuentziak grisak eta ilunak, suntsipen itxurakoak. Jakina, amerikarrek ondo tratetan dabe atxilotua; errusiarrek, aldiz, torturau egiten dabe. Amerikak mundua salbauko dauen mezua kendu ezkero, film ederra izango litzateke.

Osorik irakurri