Dagoeneko, 33. aldia beteko dau lehiaketa horrek eta, ohiko moduan, euskeraz zein gaztelaniaz idatzitako ipuinak sarituko ditu. Sari nagusi bi eta akzesitak emongo ditue. Bilboko Udalak jakin eragin dauenez, martiaren 31ra arteko epea dago lanak aurkezteko. Gabriel Aresti ipuin lehiaketeak gero eta parte-hartzaile gehiago dituala nabarmendu dabe antolatzaileek eta, beraz, osasun onean dago.
Modalidade bitan banatuko ditue jasotako ipuinak: Gaztelaniazkoak batetk, euskerazkoak bestetik. Idazlanen originalak hizkuntza horreetako baten idatzita egon beharko dira, itzulpenik ez da eta onartuko. Gehienez, 15 orrialdeko luzerea euki ahal izango dabe testuek.
Lehiaketearen gaia librea da eta martiaren 31ra arte entregau leitekez ipuinak. Ondoren, epaimahai batek erabagiko dau sariak nori emon. Modalidade bakotxeko sari nagusia 3.500 eurokoa izango da eta 1.750 euroko akzesit bana be egongo da hizkuntza bakotxerako.
Gabriel Aresti ipuin lehiaketeak helburu bi daukazala azaldu dau Bilboko Udalak: Batetik, literaturea eta sormena bultzatzea eta, bestetik, Gabriel Arestiri gorazarre egitea. Urtetik urtera gero eta idazlan gehiago aurkezten dirala azpimarratu dau Udalak: Igaz 379 ipuin jaso zituen, horreetatik 63 euskeraz. Katixa Agirre eta Elena Alonso izan ziran irabazleak.