Urtarrilaren 18tik apirilaren 14ra bitartean egongo da martxan Expodistrito ekimenaren lehenengo hiruhilekoko programazinoa. Bost pintura-erakusketa ipiniko ditue, Bilboko zortzi udaltegitan. Arteagaz lotutako eskaintzea deszentralizau eta artista gazteen lanak publikoari hurreratzea dira Expodistritoren helburuak, Bilboko Udaleko Kultura Sailak azaldu dauenez.
Lehenengo erakusketak urtarrilaren 18an zabaldu ditue, Castañoseko, Abando-Barrainkuako eta Begoñako auzo etxeetan. Jose Ramon Muro artistearen obra eklektikoa ikusi leiteke Castañosen, Jose Ignacio Sarasuaren olioen bildumea Barrainkuan eta Ana Basarteren akuarelak Begoñan.
Nieves Moro Abascalek egindako akuarelak eta Mari Cruz Bravoren arte esperimentala dira Expodistritoko beste erakusketak. Bost artisten lana Bilboko zortzi auzo etxetan ikusi ahal izango da txandaka, apirilera arte. Castaños, Barrainkua eta Begoñakoez gan, Otxarkoaga, San Frantzisko, Errekalde, San Inazio-Ibarrekolanda eta Bolsako auzo etxeek parte hartuko dabe Expodistritoren aldi honetan.
Expodistrito Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimena da eta helburu nagusi bi ditu: Artea deszentralizau eta auzoetara eroatea eta artista gazteen lana ikusleei hurreratzea. Erakusketen leku eta egun zehatzak ikusteko hemen.