Bizkaiko Foru Aldundiaren museoetara bisitari gehiago joan dira 2015ean aurreko urtean baino

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko urt. 20a, 08:00

BizkaiKOA erakunde publikoaren sarean dagozan areto eta museoek datu onak euki ditue 2015ean, Foru Aldundiak emondako informazinoaren arabera. Guztira, 204.000 persona hurreratu dira hara. Aurreko urteagaz alderatuta, bisitarien kopuruak %15 egin dau gora eta aurreko urteetan hasitako hazkundeagaz segidu da. 

2015ean, ganera, Balmasedako La Encartada fabrika-museoa BizkaiKOAren sarean sartu da eta Bermeo Arrantzaleen museoa zabalik egon da barriro, gotik behera erabarritzeko obrea egin eta gero. Horreek biek erakarritako bisitariak kontuan hartu ezkero, igoerea ez litzateke %15ekoa izango, %30ekoa baino.

Bizkaiko Foru Aldundiaren sarean era askotako museoak, aretoak eta ondare-guneak dagoz, baina orokorrean, danetan egon da gorakadea. Esate baterako, Santimamiñe eta Oma moduko ondare-lekuetan ia 80.000 bisitari egon dira, 2014an baino 11.000 gehiago. Arrola, Ereñozar eta Foruko bisita gidatuetan mila lagunek baino gehiagok parte hartu dabe.

Bilboko Ondare eta Rekalde aretoetan be gorakada nabaria egon da. Esate baterako, Ondare aretoan bikoxtu egin da bisitarien joan-etorria urte batetik bestera. Foru museo eta areto guztiak kontuan hartuta, 204.000 bisitari egon dira.

Osorik irakurri