Elkar Ilustrazino eta Ipuin Lehiaketeak umeen eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzea dau helburu. Horretarako hiru modalidade antolatu dira, ume eta gazteen edadearen arabera: Ipuina ilustratu; Ilustrazinoa ipuin bilakatu; eta Komikia edo binetea sortu.
Ipuina ilustratu modalidadean, umeek eskolako ikasturtearen arabera, hiru maila honeetan parte hartzeko aukerea izango dabe: A maila (HH 4 eta 5 eta txikiagoak); B maila (LH 1 eta LH2); eta C maila (LH 3 eta LH 4).
Umeek Peru Magdalenak idatzitako Lolo ipuin labur argitarabakoa ilustrau beharko dabe. Ipuina hemen eskura daiteke.
Ipuinean oinarrituta egindako ilustrazinoak A3 edo A4 formatodun orrian egin beharko dira. Margo mueta eta teknika guztiak onartuko dira.
Ume bakotxak ilustrazino bakar bat aurkeztuko dau. Ilustrazinoa papelean entregatzekotan, marrazki bakotxaren atzeko aldean datu honeek jartea ezinbestekoa izango da: umearen izen-abizenak; jaiotze-data; telefono zenbakia eta helbidea; eta kastetxearen izena.
Ilustrazinoa ipuin bilakatu modalidadean, umeek eskolako ikasturtearen arabera, bi maila honeetako batean parte hartu ahal izango dabe: D maila (LH 5 eta LH 6); eta E maila (DBH 1 eta DBH 2).
Umeek Martintxo Altzuetak egindako ilustrazinoagaz ipuin original bat osotu beharko dabe. Ilustrazinoa hemen eskura daiteke.
Lan guztiak ordenagailuz idatzitakoak izan behar dira eta orrialde bakar batean aurkeztu beharko dira. Ez dira orrialde bat baino gehiagotan aurkezten diran lanak onartuko.
Ipuina papelean entregatzekotan, ezinbestekoa izango da ipuin bakotxaren atzean honako datuak aurkeztea: umearen izen-abizenak; jaiotze-data; telefono zenbakia eta helbidea; eta kastetxearen izena.
Ikastetxeetatik bialtzen diran ipuinek be datu horreek guztiak eta ikastetxearen izena jarrita izan beharko dabe.
Komikia edo binetea sortu modalidadean, gazteek, eskolako ikasturtearen arabera, maila bakar batean parte hartu ahal izango dabe: F maila (DBH 3 eta DBH 4).
Komikiaren edo binetearen gaia Eta kulturea zer? izango da.
Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitekez. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo binetea A4 tamainako orrialde bakar batean entregau beharko da.
Komikia edo binetea papelean entregatzekotan, ezinbestekoa izango da bakotxaren atzean honako datua aurkeztea: gaztearen izen-abizenak; jaiotze-data; telefono zenbakia eta helbidea; eta kastetxearen izena.
Lanak noiz eta zelan entregau
Lan guztiak apirilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira. Honako bide honeek dagoz ilustrazinoa, ipuina, komikia edo binetea bialtzeko:
Oharrak