Bilbo eta Santander uriek 'Bertatik bertara' laguntzino-programea barritu dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko urt. 26a, 00:00

2012tik egiten daben legez, aurten be akordioa egin dabe Bilbo eta Santanderreko udaletako kultura sailek, artistei laguntzeko deialdia martxan ipinteko. Sormen proiektuetan uri biek alkarregaz lan egitea da Bertatik bertara egitasmoaren asmoa eta proposamen artistikoen trukea egitea. Bilbon aste kulturala egingo dabela be aurreratu dabe.

Udal bietako kultura zinegotziek, Santanderreko Miriam Diazek eta Bilboko Nekane Alonsok, sinatu dabe hitzarmena. Iñaki Lopez Agileta kultura zuzendaria eta Justo Ezenarro programatzaile kulturala be ekitaldian izan dira Bilbo ordezkatzen.

Aurten, 40.000 euroko diru-laguntzinoa emongo dabe Bertatik bertara programan, Santanderren eta Bilbon batera garatuko diran sormen proiektuei laguntzeko. Uri bietako baten egoitzea daukien erakunde edo norbanakoek parte hartu leikee aukeraketan. Guztira, lau proiektu artistiko babestuko dira aurten, bakotxari 10.000 euro emonaz.

Udal bietako ordezkariek osotuko dabe epaimahaia. Proiektu barritzaileak bilatuko ditue. 2016an edo, beranduenez, 2017ko martira arte, garatu beharko dira lagundutako sormen-proiektuak. Oinarri zehatzagoak datozan asteetan plazaratuko ditue.

Beste alde batetik, urtero Santander eta Bilboren arteko trukea bultzatzeko ekitaldi bat antolatzen dabe programearen barruan. Igaz, Santanderren, lan topaketa profesionalak egin ziran eta, aurten, Bertatik Bertara Astea egingo da Bizkaiko uriburuan.

Osorik irakurri