'Nanofikzinozko' komikien lehiaketea antolatu dabe, 12 eta 18 urte bitartekoentzat

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko urt. 27a, 00:00

Gazteak zientzia gaietara modu ludikoan erakarteko sortu dabe lehiaketea Donostiako CIC-Nanogunea eta DIPC zentroek. Nantoteknologiak eskaintzen dituan aukerak gizarteratzeko balio izango dau lehiaketeak. Nanopotereak dituan superheroi bat izango da komiketako protagonistea. Lanak euskeraz, gaztelaniaz, frantsesez zein ingelesez idatzi leitekez eta idearik originalena modu profesionalean berregingo dabe, gizartean zabaltzeko. 

Materiak eskala nanometrikoan daukazan propiedade harrigarriak ezagutzen lagunduko deutsie antolatzaileek gazteei hainbat jardueraren bidez. Esate baterako, zientzia eta komikiari buruzko tailerrak egingo dira datozan asteetan. Lehenengoa Bilbon izango da, urtarrilaren 30ean. Ganera, lehiaketearen webgunean, nanopotereei buruzko informazino jakingarria egongo da parte-hartzaile guztien eskura.

Bai CIC-Nanogunea, bai Donostia International Physics Center (DIPC), nanoteknologiaren alorrean ibilten diran ikerketa-zentroak dira. Lehiaketeagaz, gazteak erakarri nahi ditue esparru horretara eta, bide batez, sormena bultzatu.

Lehiaketan 12 eta 18 urte bitarteko edozein gaztek parte hartu leike, mundu guztiko gazteei zabalik dago. Dana dala, Euskal Herriko eta Akitaniako gazteakan eragin nahi dabe gehienbat. Komiki onenei sariak banatuko deutsiez eta idearik originalena modu profesionalean berregingo dabe, gizartean zabaltzeko. Donostia 2016gaz alkarlanean, Zapart jaialdian erakutsiko dira komikiak.

Zezeilaren 1etik apirilaren 30era arte emon leiteke izena. Argibide guztiak webgunean ipini ditue.

Osorik irakurri