Pabilioi 6 Aretoko Gazte Konpainia sortu da, antzezle gazteentzako plataforma profesionala

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko urt. 27a, 12:00

Arte eszenikoen esparruan proiektu aitzindaria dan hau Pabilioi 6 Aretoko Antzerki Laborategiaren ekimenez sortu da, eta Bilboko Udalaren eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren artean bultzatutako kontratazinorako 2015 Enplegu Planaren laguntzak izan ditu.

Hurrengo urteetan jarraitzeko asmoz sortu da, etorkizunean beste antzezle zein zuzendari taldeak parte hartu ahal izateko.

Kontuak kontu, datozen egunetan ikusiko dogu Gazte Konpainiaren lehenengo emoitzea: Ramon Bareak zuzendutako Romeo eta Julieta; bersino hau Shakespearen jatorrizko testutik gertu badago be, gaur eguneko edukiak ditu taularatzean, egungo ikusleek hurrago sentidu deien.

Danetara, bederatzi antzezlek parte hartuko dabe Romeo eta Julietaren pasinozko nerabe maitasun tragedia honetan. Estreinaldia asteon izango da urtarrilaren 29an, 30ean eta 31n izango baitira emonaldiak. Hortik aurrera, zezeileko astegoienetan be izango da aukerea Romeo eta Julieta ikusteko.

Antzezleak Euskadiko zenbait antzerki eskolatetakoak dira; batzuentzat lehenengo lan profesionala izango da hau eta beste batzuentzat hasibarri daben ibilbidearen jarraipena.
 

Osorik irakurri