Juanma Iturrondo = AEK-jentea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko urt. 28a, 00:00

Euskaldun barriak izan ziran joan dan abenduaren 3ko Euskerearen Nazinoarteko Eguneko protagonista nagusiak, euskereari egin deutsien ekarpenagaitik. AEK-k beste pausu bat emon dau autortza horretan, eta beste egitasmo bat abiarazo, AEK-jentea izenekoa.

AEK-k ohar baten bidez azaldu dauenez, askotan kopuruen gizartean bizi gara, eta zenbakiek daben indarra be aintzat hartu behar da. Jakina da azken hamarkadotan milaka lagunek euskaldundu dabela euren burua euskaltegi batean, eta egun euskaraz bizi dira. Momentu honetan be milaka lagun dagoz abentura berean sartuta. Euskereak irabazten dituan personak dira, eta, era berean, mundu barri bat eskuratzen daben lagunak doguz. Ikerketek baieztatu dabe gure gizarteak 300.000 hiztun barri irabazi dituala, eta horreetatik heren bat euskaltegietatik atera dala.

AEK-jentea ekimenagaz, kopuruen indarra ahaztu barik, ibilbideari erreparau gura deutsagu, begirada kualitatiboa hobetsi, hain zuzen. Horretarako, AEK-jentea egitasmoaren bitartez, heldu aroan euskerea ikasi eta euskeraz biziten jarri dan lagun bat aurkeztuko dabe urtero. 2016an, Lasarte-Oriako Juanma Iturrondo izan da hautatua. Orain 27 urte euskerea ikasi eban, eta hortik aurrera, euskaldun lez biziteko aukerea be izan dau. Erabiliz haren mailea hobetzen joan da, eta Lasarte-Orian nahiz gaur egun bizitoki dauen Usurbilen euskaldun lez bizi da, behin hautua hartua, eta haren burua euskaltegian euskaldundu ondoren.

Nik AEKgaz ikasi neban euskerea eta berari zor deutsat hemen egotea. Euskal Herrian nik baino hobeto berba egiten eta idazten dauenik egon arren, oso harro nago, kontau dau ikasle ohiak, esker ona agertuz prentsaurreko horretara konbidau ebelako.

Harentzat euskerea etxetik kanpo ikastea zan aukera bakarra eta AEK aukeratu eban horretarako, honen helburuakaz bat egiten ebalako: ikastea eta erabiltea; holan hobetu dau bere euskerea lasartearrak: ekinez. Ondo edo txarto berba egin, bardin da; berba eginez gehiago ikasten da. Ez jatan bape kostau. Askotan zeozer esan eta txarto egoala konturatzen nintzan berehala baina hurrengoan ondo esaten saiatzen nintzan, kontau dau euskera ikasleen ordezkariak.

Osorik irakurri