Euskerea bizibarritzeko jardunaldiaren egitaraua argitaratu dau Euskaltzaindiak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko urt. 29a, 09:30

Zezeilaren 12an egingo dau mintegia Euskaltzaindiak Bilbon, Euskerea bizibarritzen jarraitzeko erronkak izenburupean. Alkarte, erakunde eta adituen proposamenak jaso eta gero, egitarau oparoa preparau dabe, aurrera begira euskerearen normalizazinoak hartu beharreko norabideaz eztabaidea egiteko. Goizeko 9:30etatik eguerdiko 14:00etara izango da jardunaldia.

Patxi Saez soziolinguista eta Azpeitiko Udaleko Euskera Patronatuko arduradunak eskaera zehatza egin eutsan Euskaltzaindiari: Euskerea bidegurutze baten egoala eta, datozan urteetarako estrategia barri bat diseinetako orduan gidaritzea hartzea, hain zuzen. 50 urteotan indarrean egon dan paradigmea agortuta dagoala eta ildo barria zehaztu behar dala hurrengo 50etarako, horixe Saezen proposamena.

Eskari horri erantzunaz antolatu dau jardunaldia Euskaltzaindiaren Sustapen Batzordeak, zezeilaren 12an. Hil horren 10era arte emon leikie izena bertan egoteko interesa daukienek. Ganera, Akademiak azaldu dauenez, jardunaldia prozesu baten hasikerea izango da, eztabaida sakona ekarriko dauen aldi baten abiapuntua. Hizlarien eta gaien zerrendearen barri emon dau Euskaltzaindiak:

Lehenik eta behin, Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Sagrario Aleman Sustapen Batzordeko buruak aurkezpena egingo dabe. Ondoren, Patxi Saezek egingo dau berba, Elefantearen paradigma ikusi izenburuko berbaldian.

10:40etatik aurrera, aditu eta euskalzale ugarik parte hartuko dabe, bakotxak bere ikuspuntua emoteko. Bittor Hidalgo, Kike Amonarriz, Patxi Juaristi, Olatz Altuna, Bikain Urkidi, Josu Waliño eta Paxkal Indoren berbak entzuteko modua izango da, txandaka. 14:00ak aldean amaituko da jardunaldia.

Egitarau zehatzagoa, hemen.

Izena emoteko, idatzi hona: info@euskaltzaindia.eus

Osorik irakurri