Arakaldoko Udalak, Arakaldoko historia, kultura eta natura ondarea ezagutarazoteko asmoz zein naturan kirola egitea, ibiltea eta ohitura osasungarriak sustatzeko asmoz ekin deutso Arakaldo Sustraiak Aurkitzen egitasmoari.
Proiektu honetarako, 4 ibilibide landu ditue eta 4 ibilbideotan seinaleak eta informazino-panelak ezarri. Arakaldoko interes historikoa eta toponimikoa daben lekuak zeharkatzen dituan ibilbide bat be aurkeztu dabe, eskualdeko Zuztarretatik ahora egitasmoaren barruan sortu dan bideo baten bitartez.
Zuztarretatik oinez egitasmoaren barruan Nerbioi-Ibaizabal inguruko bederatzi herritan egin ditu Labayru Ikastegiak ibilbideak erakusteko bideoak, herri bakotxerako bat. Arakaldokoa pasa dan bariku arratsaldean, urtarrilaren 29an aurkeztu eben. Arakaldo. Herri txiki-handia dauka izenburua, eta Ibarretxe, Elexalde, Madariaga eta Kukutza auzoetatik egiten dau bidea.
Era berean, Arakaldok kirola eta mendia lako ohitura osasungarriak bultzatu nahi dituanez, aitatutako proiektuaz gan, Kukutze mendi eta kirol kluba, herrian eratu dan mendi eta kirol kluba be aurkeztu dabe.