Badator VIII. Artistak Egoitzan, Bilboko Udaleko Kultura Sailaren programea

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 2a, 00:00

Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren, Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroaren, bitartez, Artistak Egoitzan programearen 2016ko deialdia abiarazo dau. Ekimen hori, orain zazpi urte, Bilbon arte eszenikoen alorrean ikerketea eta barrikuntzea sustatzeko eta bultzatzeko asmoz martxan jarritako ekimen barritzailea da.

Deialdira aurkeztu nahi daben konpainiek edo artistek 2016ko martiaren 6ra arte aurkeztu ahal izango ditue euren sorkuntza proposamenak. Parte hartu ahal izateko beharrezkoa izango da www.bilbao.eus webgunean topau daitekeen deialdiaren eskari orri ofiziala betetea. Ez da onartuko posta elektronikoz, ohiko postaz edo bertara hurreratuz aurkezten dan proposamenik.
 
BilbaoEszenak lau arte proiektu aukeratuko ditu; horreen helburu nagusiak proposamen eszenikoak sortzea, ikertzea eta zabaltzea izango da. Egoitzetako bat euskerazko proiektu onenarentzat izango da eta besteak Euskal Herriko konpainien eta artisten proiektuentzat.

Artistak Egoitzan programearen helburu nagusia artistei eta artista taldeei laguntzea da, arlo eszenikoetan sorkuntza edo ikerketa prozesuak aurrera eroateko baliabideak eskainiz (ekonomikoak, teknikoak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak, etab.) eta batez be, eszena barriakaz zerikusia daben, interes zehatz bat sortu eta izaera anitza daben arloetan, ardatz nagusia antzerkia eta jantzak izanik, diziplina tradizionalagoakaz, kaleko antzerkiagaz edo zirkuagaz, berbarako, lotutako proiektuak baztertu barik.

Programa honetan, Bilboko Udalak, BilbaoEszenaren bidez, helburu bi lortu nahi ditu: batetik, arte eszenikoen esparruko arte sorkuntzea sustatzea, eta, bestetik, garapen eta ikerketa-prozesuak bultzatzea, batez be, dramaturgia barriak ardatz nagusia izanik. Era berean, hirugarren helburua be aitatu behar da, sorkuntzako talentua topetea eta erakartea, hain zuzen, produkzino garapen prozesurako sarrerea erraztuz.


Euskal artistak

18 urtetik gorako Euskal Herriko artistek, bakarka edo taldean aurkeztu leikiez deialdi honetarako proiektuak, arte eszeniko garaikidearen sorkuntza edo ikerketako lan prozesuetan BilbaoEszenagaz parte hartu nahi badabe. 

Egoitza bakotxak gehienez 25 eguneko iraupena izango dau eta epealdi horretan modu trinkoan egingo da, aurkeztutako eta hautatutako proiektu artistikoan oinarrituta. Egoitzak BilbaoEszenaren lokaletan eta Bilboko beste eszena gune batzuetan egingo dira, batez be garagarrilean, abuztuan, irailean eta urrian. Proiektu bakotxerako diru-kopurua 3.000 eurokoa izango da. Horrezaz gan, aukeratutakoek, euren sorkuntza prozesuak ikus-entzuleen edo sektoreko profesionalen aurrean aurkezteko aukerea izango dabe, Bilboko Antzerki eta Dantza Garaikideko Jaialdian, BAD-en, edo Udalak bultzatutako beste edozein ekimen eszenikotan.

Osorik irakurri