Diskoa kalean dala, aurkezpen bireari ekingo deutso Lenao talde oñatiarrak

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 3a, 00:00

Lenao taldeak pasa dan urteko irailean bere disko barria sare sozialen bitartez eskuragarri jarri ondoren, zezeilaren 3an CD formatoan salgai jarriko dau. Edizino fisikoaren diseinua, Ander etxaniz taldekidearen pinturetan oinarrituta dago. Disko salmenteagaz batera, taldeak aurkezpen bira bat egingo dau eta Zingira talde oñatiarra izango dau lagun lehenengo hitzorduan izan ezik. Lehenengo hitzordua zezeilaren 12an izango da Iruñeko Infernu tabernan; hurrengoa, martiaren 12an, Oñatiko Gaztelekuan; apirilaren 8an, Tiolosako Bonberenean joko dau Lenaok. Aurrerago, maiatzaren 7an, Bilbon izango dabe hitzordua Deustuko gazte lokalean; eta birako azken kontzertua bagilaren 4an izango da Legazpiko gaztetxean.

Iker Martinez de Zuazo (Latzen, Potemkin, Amonal...), Egoitz Olalde (Sharon Stoner, Sorkun...), Joxeba Aranburu (Bitz...) eta Ander Etxaniz (Gas...) dira Lenaoko partaideak. Orain hiru bat urte sortu eta ordutik beharrean ibili da taldea soinu propio bat lortzeko helburuagaz eta prozesu horren ostean, 2015eko garagarrilean Andoaingo Garate estudioan Kaki Arkarazoren gidaritzapean, konposautako material kopuru handi baten erakusle diran 11 abesti grabau zituen. Oñatiarrek beste garai bateko rock soinu naturala bilatu dabe, pop erako doinuentzat be lekua itxita. Taldearen eraginen artean, azpimarragarrienak dira, berbarako, The Band, Neil Young eta Wilco.

Lenaoren disko barria Oñatiko Aker eta Boga tabernetan eta Elkar megadendetan zein ganerako musika dendetan dago salgai. Edozelan be, disko osoa plataforma desbardinetan be badozue entzungai: Youtube, Spotify, itunes edo Shazamen, hain zuzen be.

Osorik irakurri