Umeen literaturako Mikel Zarate Sariaren zazpigarren edizinoa martxan dago

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 4a, 00:00

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak bultzatuta, urtero antolatzen dabe Mikel Zarate zanaren izena daroan sariketea, euskerazko umeen literaturea bultzatzeko. Aurten, zazpigarren edizinoan, apirilaren 30era arteko epea daukie idazleek lanak entregetako. Sari bakarra emongo da.

Lehiaketako oinarrietan jasoten danez, Mikel Zarate Sariaren helburuak umeentzako euskerazko irakurgai barriak sortzea eta idazleen lana bultzatzea dira. Parte-hartzaileek idazlan originalak aurkeztu behar ditue, beste inon argitaratu bakoak. Lehen Hezkuntzako umeentzako (6 eta 12 urte bitartean) aproposak izan beharko dira kontakizunak, 10 eta 50 orrialde bitartekoak.

Idazlanak apirilaren 30a baino lehen bialdu behar dira Lezamako udaletxeko bulegora. Epaiahaiak maiatzean emongo dau bere erabagiaren barri. Euskal literaturan ibilbide luzea egin daben Miren Agur Meabe, Xabier Mendiguren eta Leire Bilbao izango dira aurten epaimahaiko kideak.

Sari bakarra emongo dabe, 3.000 euro gordinekoa. Ganera, Elkar argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko dau, irudiz horniduta. Oinarriak, hemen.

Osorik irakurri