Berlingo Freie Unibersidadean euskerea eta euskal kulturea erakusteko irakurlea aukeratzeko deialdia egin dabe

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 5a, 00:00

Etxepare Euskal Institutuak deialdi barria egin dau Berlineko Freie Universität unibersidadean euskerea eta euskal kulturea erakutsiko dituan irakurle bat aukeratzeko, 2015-16 ikasturterako, 2016-17 ikasturtera luzatzeko aukereagaz. Eskaerak aurkezteko epea ozezeilaren 20an amaituko da.

Deialdi honetan parte hartu ahal izateko nahitaezkoa izango da ondoko baldintzak betetea:

- Unibersidadeko graduko titulua izatea (edo lizentzia). Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretazinokoak (A Hizkuntza: euskerea) dituenak lehenetsiko dira; baita euskerearen 4. HE egiaztatuta izatea be.

- Aurreko tituluak izan ezean, graduko titulua (edo lizentzia) eta 3. HE edo baliokidea izatea.

Bete behar diren baldintza zehatzak Berlineko Freie Universität unibersidaderako: alemaneko B2 mailea egiaztatua izatea. Gehienez be bi urterako kontratua egingo jako, bertako legeak dakarrenagaz bat etorriz. Lanaldia partziala izango da.

Ikusi deialdi osoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Osorik irakurri