Iñaki Goirizelaiak Unibersidadeen G-9 Taldeko presidentzia hartuko dau

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 8a, 00:00

Astelehenean, zezeilak 8, Bizkaia Aretoan (Abandoibarra 3, Bilbao), Unibersidadeen G-9 Taldeko errektoreek urteko lehenengo bilerea egingo dabe. Bileran G-9ko sei hileko presidentziaren eskualdatzea egingo da, Extremadurako errektore eta egun Espainiako Unibersidadeetako Errektoreen Konferentziako presidente Segundo Pírizek kargua itxi eta EHUko errektore Iñaki Goirizelaiak hartuko dau. Goirizelaia G-9ko presidente izango da 2016ko lehen seihilekoan.

Horrezaz gan, bileran ondoko gaiak jorratuko ditue, besteak beste: ikasleen sarbidea eta onarpena; administrazino elektronikoa; unibersidadeko kirola edo hezkuntzearen arloan umeak babesteko neurriak ezartzea. Hainbat ekimen be aztertuko dira: campus birtual partekatua, IV. Doktorego Jardunaldiak, Unibersidadeen arteko VIII. Eztabaida Ligea edo G-9ko master baten proposamena.


Unibersidadeen G-9 Taldea

Unibersidadeen G-9 Taldea irabazi asmorik bako alkartea da, honako unibersidade publiko honeek osotua: Kantabriako Unibersidadea, Gaztela-Mantxako Unibersidadea, Extremadurako Unibersidadea, Balear Ugarteetako Unibersidadea, Errioxako Unibersidadea, Nafarroako Unibersidade Publikoa, Oviedoko Unibersidadea, Euskal Herriko Unibersidadea eta Zaragozako Unibersidadea. Guztiak dira beren erkidegoko unibersidade publiko bakarra. Taldea 1997. urtean sortu zan, eta helburua da unibersidade erakunde taldekideen arteko lankidetzea sustatzea, bai irakaskuntza eta ikerketa jarduerei jagokenez eta bai kudeaketa eta zerbitzu jarduerei jagokenez be.

Osorik irakurri