XVII. Umore Azokeak badauka irudia: hegaz datorren maitagarria. Personaia honek iragarriko dau maiatzaren 19tik 22ra egingo dan Leioako Kale artisten azokea.
XVII. Umore Azokeak inoiz baino eskaera gehiago jaso ditu. Aurtengo edizinoan parte hartzeko 424 eskakizun egin ditue 393 konpainiek; horreetatik 50 Euskal Herrikoak dira (% 12), erdiak estadu espainiarrekoak (% 53), eta ganerakoak nazinoartekoak (% 35). Azken horreek 25 herrialdetatik etorritako eskakizunak izan dira: Frantzia, Italia, Erresuma Batua, Txekia, Japonia, AEB, Kanada, Costa Rica edo Txiletik, besteak beste. Laster jakingo doguz aurtengo talde hautatuak, prozesua amaitzear baitago.
Azken urteetako jokereari jarraituz dator aurtengo igoerea, izan be, konpainiek gero eta interes handiagoa dabe Leioako Umore Azokan parte hartzeko, kale artistentzako hitzordu garrantzitsua bihurtu dalako.