Astegoienean jokatutako bost saioek amaierea emon deutsie Bardoetako lehen faseari, ohikoa bilakatu dan giro parebakoan. Lesakako Unibertsolariak, Berako Larungo antenak, Leitzako Atekaberts, Etxarri-Aranazko Einnekin, Barañaingo Hiru garabardo eta pintxo bat eta Iruñeko Obario Maldikoak taldeak dira bigarren fasera sailkatutakoak.
Barikuan Mezkiritzeko Txoko alkartean izan zan lehen hitzordua. Ia 60 bertsozalek aretoa erabat bete eben eta gazte zein helduak alkartuta giro berezia sortu zan bertsotarako. Orain urte gitxi Aurizberrin sortutako bertso-eskolatik abiatuta eratutako Pirini Bardó taldea (Aitor Zazpe, Ibai Carballo, Joseba Martinez, Karine Etxeberri, Fernando Ziganda eta Josetxo Ubao) eta Iruñeko Obario Maldikoak (Saioa Alkaiza, Aimar Karrika eta Irati Majuelo) izan ziran kantuan. Iruindarrek puntua irabazita, bigarren faserako sailkatzea lortu eben eta kopau oparo bategaz emon jakon amaierea saioari.
Barikuko bigarren saioa Alliko ostatuan izan zan. 50 bertsozalek lagunduta, bertako (Larraun da Araitz) Bi dozena taldea (Arkaitz Goikoetxea, Joana Ziganda, Juan Mari Larreta eta Luis Mari Irastortza) eta Iruñeko Mirristi Drimtim taldea (Oscar Sanz de Acedo, Martin Azpiroz eta Mikel Juaniz) izan ziran lehian. Kasu honetan ligaxkan aurrera egitea lortu dauen taldea Berako Larungo antenak izan da, aurreko astegoienean irabazitako saioei esker.
Zapatuan, barriz, Otsagabiako Gartxot alkartean izan ziran Bardoak. 35 bertsozalek jarraitu eben saioa, Iruñeko Xirristi Drimtim taldeak (Xabier Terreros, Xabier Zarraluki, Migel Anjel Ortiz de Guzman eta Unai Uberetagoena) eta Lesakako Unibertsolariak osotu ebena. Lesakarrek irabazi eben puntua eta bigarren faserako txartela.
Etxarri-Aranatzen be zapatuan izan zan hitzordua. Bertako gaztetxean 40 lagun batuta jokatu zan saioa, Etxarriko Einnekin (Eneko Lazkoz, Saats Karasatorre eta Jon Arratibel) eta Barañaingo Barakinak (Ander Perez, Lizar Aleman, Jon Arrizibita eta Pablo Perez) taldeen artean. Etxekoek irabazita, bigarren fasean izango dira sakandarrak.
Astegoieneko azken saioa domekan izan zan, Iruñeko Iturrama auzoko Erletokieta auzo lokalean. Bertan, Barañaingo Barakinak eta Lizarrako Kardoak (Mikel Pinillos, Cesar Etxeberria, Aitor Irazustabarrena, Ander Aranburu, Egoitz Galarza eta Pello Etxaniz) ikusi zituen aretoa bete eben 40 bertsozaleek. Barañaingoek saioa irabazi baeben be, sailkapenean aurrera egitea ez eben lortu, epaileen puntu batuketeagaitik Hiru garabardo eta pintxo bat taldea sailkatu baita.
Kontuak kontu, sailkapena erabagita, zezeilaren 19tik martiaren 6ra bitartean jokatuko dan bigarren fasean sei saio antolatuko dira ondoko taldeen artean, joan-etorriko saioak izanik:
Unibertsolariak (Lesaka) – Atekaberts (Leitza)
Larungo antenak (Bera) – Einnekin (Etxarri-Aranatz)
Obario Maldikoak (Iruñea) – Hiru garabardo eta pintxo bat (Barañain/Berriozar)
Datak eta lekuak datozen egunetan zehaztuko dira.
Bigarren fasetik hiru talde pasauko dira martiaren 19an Etxarri-Aranatzen jokatuko dan Bardoak taldekako txapelketako finalera.