Bilboko Euskalduna jauregiak 567.000 bisitari jaso zituan igaz, sekula baino gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 8a, 00:00

Bizkaiko Foru Aldundiak balantzea egin dau eta 2015ean Euskalduna jauregiak emondako emoitzak errekorrekoak dirala adierazo dau. Bertan antolatutako ekitaldi guztiak kontuan hartuta, 567.000 bisitari euki zituan Euskaldunak igaz eta 600.000 euroko irabazi garbia lortu eban.

Leku guztien % 94 bete zituan igaz Euskaldunak eta 567.000 bisitariko kopurua errekorra da jauregiaren historian. Lorea Bilbao Bizkaiko Kultura diputaduaren esanetan, zifra historikoak dira, gure aurrikuspenak gainditu egin dira. Urte guztian, 795 ekitaldi eta ikuskizun hartu zituan Euskaldunak, inguruko eskualdeetako edozein azpiegiturak baino gehiago.

Bizkaiko ekonomian eragin positiboa euki dau Euskaldunak 2015ean, Foru Aldundiak azpimarratu dauenez. Esplotazinoaren etekina 600.000 eurokoa izan zan, 2014koaren bikotxa. 1999an zabaldu zanetik, Euskalduna jauregiak urtero euki dau superabita. Igaz Bizkaiko ekonomian 93 miloe euroko eragina euki ebala dino Lorea Bilbaok eta Bizkaiko Ogasunari 7 miloe euro ordaindu beharko deutsaz. 1.440 enplegu sortzen ditu Euskaldunak.

Aurtengo urterako be, goi mailako biltzarrak hartzen segiduko dau Euskalduna jauregiak, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrikuspenaren arabera. Horreetako batzuek mila profesional baino gehiago erakarriko ditue eta, kasuren baten, 2.000tik gora.

Osorik irakurri