Martiaren 2/3tik bagilaren 22/23ra, talde bi izango dira (hamabostean behin) eguaztenetan ala eguenetan, 18:00retatik 20:00retara (azken saioa, 17:30-19:30). Izena emoteko epea eta erak: zezeilaren 8tik 29ra arte; Foru Liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bidez egin daiteke. Gehienez 20 persona izango dira talde bakotxeko.
Partaideek aurretik irakurriko dabe aukeratutako edo agindutako liburua eta gero taldean jorratuko ditue liburuko personaiak, narratzailea, argumentua, gaia, gogoetak, mezuak, estiloa, eta abar. Bestetik, ikuspuntuak eta eretxiak be agertuko dira.
Helburuak ondokoak dira: Euskerazko liburuak irakurtea eta aztertzea; azaleko irakurketatik harago joatea eta analisi sakonak egitea; ikuspuntuak eta eretxiak agertzea; lantaldean parte hartzea, alkarri azaltzea eretxiak, konpartidutea; eta danon artean aberastea egindako irakurketea.
Dinamizatzailea Txani Rodríguez (Laudio, 1977) izango da, kazetaria, zutabegilea eta idazlea. Komikietako gidoiak sinatu ditu, horreen artean aitatzekoa da La carrera del sol (Sauré, 2008), hainbat hizkuntzatara itzulia.
Kontakizunen liburua be argitaratu dau: El corazón de los aviones (Elea, 2005).
Ondoko eleberriak be kaleratu ditu: Lo que será de nosotros (Erein,2008) eta Agosto (Lengua de trapo, 2013).
Umeentzako liburuak be idatzi ditu: Ez naiz barazkijale (Elkar, 2015) eta Artzaina izan nahi dut (Elkar, 2013).
Irakurgaiak eta hitzorduak ondokoak:
- Martiaren 2/3an: Hiri hondakin solidoak / Jon Alonso.
- Martiaren 16/17an: Beduino bat Karibe aldean / Ali Salem Iselmu.
- Martiaren 30/31n: 12etan bermuta / Jasone Osoro.
- Apirilaren 13/14an: Wagner auziaz / Hedoi Etxarte.
- Apirilaren 27/28an: X hil da / Alaine Agirre.
- Maiatzaren 11/12an: Hauts haietatik / Unai Villena.
- Maiatzaren 25/26an: Zorion klandestinoa / Clarice Lispector.
- Bagilaren 8/9an: Karanbola toxikoak / Andoni Urzelai.
- Bagilaren 22/23an: Zu / Anjel Lertxundi.
Kontuak kontu, Foru Liburutegiko 2. pisuan izango dira saioak eta bertara sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu beharko da sarreran.