Euskaltzaindiak, Sabino Arana Fundazinoak eta Zuzenbidearen Euskal Akademiak antolatuta, Euskerea Foru Aldundien ibilbidean izeneko jardunaldia egingo da Bilbon, zezeilaren 19an. Euskereak euskal herritarren erakunde-bizitzan izan dauen erabileraz hausnartuko da. Goizeko 9:15etik 13:15era izango da, Sabino Arana Fundazinoaren egoitzan.
Jardunaldia antolatu daben erakundeotako ordezkariek azpimarratu dabenez, gaia ikuspegi historikotik jorratuko da. Euskerea lege, administrazino eta gizarte esparruetan bizirik egoteko, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek 1917 eta 1923 urteen artean izan eben ekimen garrantzitsua aztertuko da.
Euskerea Foru Aldundien ibilbidean jardunaldiaren egitarau ikusteko klik egin hemen.
Jardunaldian bertan, Euskerea Foru Aldundien zirkularretan: Bizkaia (1917-1919). Gipuzkoa (1918-1923) liburua aurkeztuko dabe Markel Olano eta Unai Rementeria Gipuzkoako eta Bizkaiko ahaldun nagusiek, goizeko 11:30ean. Liburua Zuzenbidearen Euskal Akademiak kaleratu dau eta Andres Urrutia da argitaratzailea.
Jardunaldian ondokoak izango dira hizlari: Juan Madariaga Nafarroako Unibersidadeko Publikoko irakaslea, Andres Urrutia euskaltzainburu eta Zuzenbidearen Euskal Akademiaren presidenteordea, Joseba K. Pérez de Heredia Arabako Euskera, Kultura eta Kirol zuzendaria, Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskera zuzendaria eta Mikel Irizar Gipuzkoako Hizkuntza Bardintasunerako zuzendari nagusia.
Jardunaldian aldibereko itzulpena izango da.