Chvrches, Slaves, InHeaven eta Love of Lesbian taldeek lehen aldiz joko dabe Bilbao BBK Live jaialdian

Bilbao BBK Live Jaialdiak gero eta ahots eta talde gehiago batzen segiduten dau. Gaur jakin dogunez, Britainia Handiko Chvrches, Slaves eta InHeaven taldeen eta Estaduko Love of Lesbian taldeek lehen aldiz joko dabe garagarrilaren 7an, 8an eta 9an Kobetamendiko jaialdian. Orain arte hogei taldek baino gehiagok baieztatu dabe Kobetamendin egongo dirala.

Chvrches talde eskoziarrak 2013an egin eban debut diskografikoa, eta horri esker, zuzenean heldu zan urteko diskorik onenen zerrendetara. 2015ean grabautako Every Eye Opener azken lanagaz, Chvrches bandeak behin eta barriro eskegi dau Sarrerak agortuta kartela Europako eta AEBetako kontzertuetan.

Love of Lesbian indie estiloaren erreferentzia bihurtu da Estaduan. Zuzeneko dibertigarrriakaitik eta umorez eta sensibilidadez betetako kantuakaitik dira ezagunak. Ganera, talde katalana El Poeta Halley izeneko zortzigarren diskoa kaleratzear dago.

Slaves punk bikote britainiarra Are You Satisfied? (2015) azken diskoagaz helduko da Kobetamendira. Diskoa salgai jarri eta astebetean Erresuma Batuan gehien saldutako albumen zerrendako 8. postuan kokatu zan. Lan hori izan zan 2015ean Mercury Price sari ospetsurako izendapena jasoteko arrazoia.

Amaitzeko, InHeaven Londreseko bandea egongo da, Bitter Town izeneko azken EPan topauko doguzan dream-punk, pop doinuak, gitarrak eta bateriak nahastautaz.


Bilbao BBK Live (2016ko garagarrilaren 7an, 8an, eta 9an) jaialdian izango diran taldeak:

ARCADE FIRE, PIXIES, TAME IMPALA, FOALS, NEW ORDER, M83, GRIMES, CHVRCHES, HOT CHIP, YEARS & YEARS, JOSÉ GONZÁLEZ, LOVE OF LESBIAN, FATHER JOHN MISTY, COURTNEY BARNETT, WOLF ALICE, JAGWAR MA, SLAVES, WAS, HOLA A TODO EL MUNDO eta INHEAVEN.


Prezioa

- Bonuaren eskaintzea: 110€ + 6€ gastuak (eskaintzea zezeilaren 16ra arte egongo da, 16a barne).

- Bonuaren eskaintzea + kanpina: 120€ + 6€ gastuak (eskaintzea zezeilaren 16ra arte egongo da, 16a barne).


Salgai hemen:

- www.bilbaobbklive.com
- Kutxabank Sarea (webgunea eta zerbitzu anitzeko kutxazaina).
- Ticketmaster.
- 902 15 00 25
- FNAC
- Carrefour
- Halcón Viajesen bulegoak.
- www.ticketea.com
- www.entradas.com
- www.atrapalo.com
 

Osorik irakurri