2016ko zezeilaren 12tik martiaren 16ra egingo dira aurten Eibarko Antzerki Jardunaldiak. 39. edizino honetan kolore ugariko 20 talde eta 22 emonaldi izango dira, Coliseo Antzokian eta Hezkuntza Esparruko Antzokian.
Sarrerak ohiko moduan, ticket.kutxabank.es webgunean eta Coliseo Antzokiko lehiatilan erosi daitekez (astelehenetan: 19:00-20:00 / barikuetan: 21:00-22:00).
Bestalde, 15 euroko deskontua lor daiteke ikuskizunetan Kaixo Kultura Bonuagaz.
Lehenengo egunean, gaur, hilak 12, XIV. Giza Irudien Erakustaldia ekarriko dau Bartzelonako MPC taldeak. Hitzordua Untzaga eta Toribio Etxebarria kalean izango da, arratsaldeko 17:00etan hasita. Azken hamalau edizinoetan eurak izan dira Jaialdiaren ezinbesteko pregoilariak. Aurreko edizinoetan lez, aurten parte-hartzen daben antzezleek bikain dakie mobimentua geldiarazoten eta ikuslearen arretea eskuratzen gorputz adierazmoldea, mimoa, yoga eta beste diziplina batzuetan erakusten daben maisutasunaren bitartez. Eibarrera datoz nazino desbardinetako personaia ikusgarriakaz; horreetako batzuk Eibarren kaleratuko dira lehen aldiz.
Aurten ikusiko doguzan aktore batzuk, Jardunaldietan izanak dira honezkero, eta ahalegin berezia egin dabe dotorezia handienagaz bueltetako. Aurtengo antzezleak: Jorge Balmaseda (Argentina), Damian Fiore (Italia), Georgina Nieto (Frantzia), Karen Valderrama (Espainia) eta Edurne Pasadumbre (Espainia).
Eibarko Antzerki Jardunaldiak 2016ko egitaraua ikusteko klik egin hemen.