Txalapartea, boloak eta bertsoak, Kuadrilla artekoaren Araia eta Zalduondoko topaketan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 15a, 00:00

Arabako Lautadako bi talde eta Legutiokoak izan dira Araian eta Zalduondon antolatutako Arabako Bertso Kuadrilla artekoaren 3.topaketan. Lautadako bertso-eskoleak antolatutako 3. topaketan 3 taldek parte hartu eben: Lautadako Sorginetxe; Zalduondoko Lupizarrateko Txerrenak; eta Legutioko Bostibaieta.

Araiako tabernetan eguerdiko poteoa desbardina izan zan. Bertako txalapartarien ttakun-ttakunez lagunduta 3 taldeetako ordezkariak ibili ziran tabernaz taberna. Egunen zuri doinuan oinarritu ziran bertsoa eta txalapartea buztartzeko; emoitzea fina izan zan entzuleentzat eta gozagarria bertsotan ibili ziranentzat.

Batzuk poteoan eta kantuan ibili ziran bitartean sukaldariek primerako bazkaria preparau eben. Lautadan sukaldari finak badagozala ondo erakutsi eben antolatzaileek.

Bazkaldu ostean Saioak eta Enarak bertso sorta bat eskaini eben gitarraz lagunduta. Zapatuan torturearen kontrako eguna zala aprobetxauta gai hori aukeratu eben.

Zalduondoko alkartetik atera eta bertako bola tokian, bertsoa eta Arabako bolo jokoa buztartu zituen hiru taldeek. Taldekide batek bolo bat bota arte beste bi segidillan, boloetan bertsolarien izenak ipini eta botaten zituenek ofizio batean kantau behar eben... Mila konbinazino, zirikatzen besteei, boloa botaten, mobimentua... Formula ezin hobea bertsoagaz jolasteko eta gozetako.

Hurrengo saioa zezeilaren 20an izango da, Kanpezun. Aurrez aurre honako taldeak izango dira: Bapateroak - Gasteiz; Lautadako Sorginetxe; Lupizarrateko Txerrenak - Zalduondo; eta Mendialdea

Osorik irakurri