Algortako Azebarri Kultur Elkartean, afalostean jokatu zan XV. Abra Sariketea zapatuan. Danetara, 70 lagun inguru batu ziran mahaiaren bueltan afaltzeko eta beste hainbat lagun afalostean hurreratu zan saioa entzutera. Ehun bat lagun sei bertsolarien aurrean.
Aitor Servierrek irabazi eban txapela buruz burukoz Maialen Akizugaz jokatu ostean. Sailkapena ondokoa izan zan:
1- Aitor Servier
2- Maialen Akizu
3- Aitor Bizkarra
4- Sarai Robles
5- Paule Loizaga
6- Asier Rubio