Bruce Springsteen eta The E Street Band bere taldea zuzenean izango dira maiatzaren 17an Donostiako Anoeta estadioan. The River Tour 2016 birearen barruan Europan eskainiko dauen kontzertuetako bat izango da Donostiakoa. Espainiako Estaduan beste bi kontzertu emongo ditu Springsteenek: Bartzelonako Camp Noun izango da maiatzaren 14an eta Madrilgo Bernabeun hilaren 21ean.
Sarrerak martiaren 4an jarriko ditue salgai, Interneten, Doctor Musicek ohar bidez jakinarazo dauenez. Prezioei jagokenez, jesarleku erreserbatua 65 eta 115 euro bitartean pagau beharko da; pistan, barriz, 80 euro (Prezio horreei banaketa gastuak gehitu behar jakez). Bakotxak sei sarrera baino ezin izango ditu erosi. Sarrerak internet bidez baino ezingo dira eskuratu: doctormusic.com, ticketmaster.es, fnac.es, carrefour.es eta halconviajes.com plataformatan.
The River Tour 2016 joandako urtarrilaren 16an hasi zan Pittsburghen (AEB) eta maiatzean Europara salto egingo dau. The River Tour birearen iragarpenagaz batera, The Ties That Bind: The River Collection bilduma lana argitaratu eben AEBetan.