Kendrick Lamar eta Taylor Swift nagusi Grammy sarietan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 16a, 00:00

58. Grammy sariak emoteko ekitaldia egin dabe goizaldean Los Angelesen. Danen artean, artista bi nagusitu dira: Kendrick Lamar raperoa eta Taylor Swift. Lehenengoak 11 izendapen zituan eta bost eroan ditu azkenean: rap diskorik onenaren saria jaso dau To Pimp Up a Butterfly diskoagaz; rap abestirik eta ikuskizunik onenaren sariak Alright abestiagaz, rap kolaborazinorik onena These Walls-egaz, eta musika bideorik onenanera Bad Blood lanagaz. Azken hori, ganera. Taylor Swiftegaz batera egindakoa da.

Swiftek, aitatu sari horrezaz gan, urteko diskorik onenaren saria be irabazi dau 1989 diskoagaz (Lehenengo emakumea sari hori birritan jaso dauena), eta baita pop abeslari onenaren saria be. Danetara, zazpi izendapen zituan.

Urteko kantu onenaren saria, barriz, Thinking Out Loud izan zan, Ed Sheeran & Amy Wagee bikotearena.

Pop latindarra lantzen dabenen artean, Ricky Martin izan da epaimahairen eretxiz artista onena. Ganera, Natalia Lafourcade, Pitbull eta Megan Trainor sari banagaz itzuli dira etxera.

58. Grammy saridun guztiak ikusteko klik egin hemen.

Sari banaketaz gan, aurtengo ekitaldiko momenturik berezienetakoak bi izan dira: alde batetik, Lionel Richieri Demi Lobato, John Legend, Meghan Trainor, Luke Bryan eta Tyrese Gibsonek eskaini eutsien omenaldia eta, bestetik, oraintsu hildako Davil Bowieri Lady Gagak egin eutson omenaldia.
 

Osorik irakurri