Blond:Ish kanadarrak protagonista zezeilaren 19ko Art After Dark saioan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 16a, 00:00

Montrealen jaio baina Londresen bizi diran Anstasciak eta Vivie-Annek osotzen dabe Blond: Ish eta datorren zezeilaren 19an Bilbon izango dira zuzenean Bilboko Guggenheim Museoko Atrioan (Gauerdian). House musikea maite eben lagun bi batu, Blond:Ish sortu eta sustatzaile eta DJ egin ziran; holan, euren espiritu hedonistea munduari helarazo eutsien.

Gaueko 23:00etan, Aníbal Gómez izango da agertokian. Aktorea, konpositorea eta kantaria da. Muchachada Nui eta La Hora Chanante telesailetan parte hartu eban, baita Torrente 5 filman be. Orain Bilbora DJ moduan dator —gehien landu dauen alderdietako bat— eta emonaldi eklektiko bat eskainiko dau.
 
Gaueko 22:00etatik aurrera, barriz, Madelmanen txandea izango da, konpositorea eta produktorea eta, Pink Fever klubean DJ jarduteaz gan, tekno popeko DJ desiratuenetako bat da. Chico y Chica bere taldea belaunaldi honetako garrantzitsuenetakoa da.

Kontuak kontu, Art After Dark saiora hurreratzen diranek Making Africa – Gaur egungo diseinuaren kontinentea erakusketaz, Ho Tzu Nyenen Ezagutzen ez danaren hodeia bideoinstalazinoaz eta Bilboko Guggenheimeko Bildumako maisulanak erakusketaz gozetako aukerea izango dabe.

Osorik irakurri