Bilboko Berreginen Museoak Kevin McClouden Grand Tour ibilbidea dokumental-berbaldi zikloa eskainiko dau, Mariaren Bihotza eleizan egin dituan lehen hamar urteak ospatzeko asmoz 2016rako programautako jardueren barruan.
Museoak aldi baterako hartu dauen erakusketeari lotutako dokumental-berbaldi ziklo bat eskainiko dau: Kevin McClouden Grand Tour ibilbidea, Channel 4 kate britainiarrak produzidutakoa eta Canal Odiseak lagatakoa.
Kevin McCloud idazle, aurkezle eta diseinatzaile britainiarra da. Dokumental horreen bitartez, XVII., XVIII. eta XIX. mendeetako aristokrata, artista eta arkitekto ospetsuenetako batzuen pausuei jarraitu deutsee, Grand Tourrek egungo Britainia Handian itxitako ondare iraunkorra aztertzeko; Grand Tour ibilbidea orduko urte sabatikoa edo Erasmus urtea zan.
Dokumentalaren lau atal aurkeztuko dira. Lehenengoa, Frantzia eta Italiako iparraldea gaur bertan, hilak 18, ikusi ahal izango da, 18:00retatik aurrera. McCloudek bere heroietako baten pausuei jarraituko deutse: Iñigo Jones arkitektoaren pausuei. Martiaren 17an, Florentzia eta Erroma izango da atala. Apirilaren 14an, Erroma, Napoli eta Ponpeia izango dira protagonista eta maiatzaren 12an, barriz, Greziaren txandea izango da.