Arriaga Antzokiak eta OLBE-ABAOk lankidetza hitzarmena barriztau dabe, umeen artean operea zabaltzen jarraitzeko

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 19a, 00:00

Arriaga Antzokiak umeei zuzendutako opera ikuskizunak jasoten jarraituko dau datozen lau denporaldietan, ABAO Txiki Arriagan izeneko zikloaren barruan, Arriaga Antzokiak eta Operaren Lagunen Bilboko Alkarteak OLBE-ABAOk horretarako sinatuta eben akordioa barriztau baita.

Nekane Alonso Arriaga Antzokiko Presidente eragileak eta Juan Carlos Matellanes OLBE-ABAOko presidenteak bart sinatutako hitzarmenak akordioa beste lau urtez luzatzea eta epealdi horretan 20 ikuskizun programetako konpromisoa dakar. Beraz, akordio horretan oinarrituz, denporaldi bakotxean umeei zuzendutako bost opera eskainiko dira.
 

Lan pedagogikoa

2006an martxan jarri zanetik, ABAO Txiki Arriagan zikloak 54 ikuskizun ea 212 antzezpen programau ditu Arriaga Antzokian, Bizkaiko eskoletatik, ikastoletatik eta bestelako ikastetxeetatik etorritako 20.000 eta 22.000 arteko ume kopurua batuz, eta baita edade guztietako ikus-entzule asko be.

Arriaga Antzokiak eta OLBE-ABAOk, kultur arloko hezkuntzeak aberastasun personal eta kolektibo handia eragiten dauela sinistuta, modu okerrean, euren interesetatik urrun dagoala dirudien genero artistikoa umeakana hurreratzea dabe helburu.

Osorik irakurri