V. Kultur Maratila Leioan, euskal sorkuntzearen plazea zezeilaren 25etik 28ra

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 19a, 00:00

Aurten be, bosgarren urtez jarraian, Kultur Leioak eta Artedramak alkarlanean, Kultur Maratila euskal sorkuntzez osotutako programea antolatu dabe.

Aurkezpena gaur egin dabe Kultur Leioan eta bertan emon ditue azalpenak Mari Carmen Urbietak (Leioako Alkateak), Ana Lopezek (Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Saileko Zuzendariak), Ander Lipusek (Artedramako Zuzendari Artistikoak) eta Anodino Teatro konpainiako kideek.

2012an abiatu zan zikloa, bere barruan hainbat adierazpide hartuz: antzerkia, jantzak, bertsoa, musikea, performancea... Kultur Maratilak horreek danak buztartzea eta plazaratzea dau helburu.

Kontuak kontu, Kultur Maratila euskal sorkuntzearen plazea da, askotariko artistek eta publikoak bat egiten daben espazioa.

Anodino Teatroaren estreinaldia, Khea Ziaterren film eszenikoa, Harkaitz Cano, Petti eta Joxan Goikoetxearen eskutik literatura emonaldia, Idurre Azkueren jantza garaikidea Joseba Irazokiren zuzeneko musikeak lagunduta, Joseba B. Lenoirren kontzertua eta Txalo konpainiaren antzerkia.


Kultur Maratila 2016 - Egitaraua

- Zezeilak 25: Zerura eroria. Anodino Teatro, 20:30ean hasita.

- Zezeilak 26: Malmö (Film eszenikoa) Khea Ziater, 20:30ean.

- Zezeilak 26: Gau beranduan (Harkaitz Cano, Petti eta Joxan Goikoetxea), 22:00etan.

- Zezeilak 27: Dantza gurea. Joseba Irazoki & Idurre Azkue, 20:30ean.

- Zezeilak 27: Joseba B. Lenoir Gang, 22:00etan.

- Zezeilak 28: Heroiak. Txalo Produkzinoak, 19:00retan.

Saio danatara joateko bonoa 30 euroan dago salgai eta ganera, Kultur Maratila kit berezia eroango dabe opari.

Osorik irakurri