Domeka gau honetan Amama filmak beste sari bat jaso dau. Asier Altunak zuzendutako pelikuleak Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Zinemaldia.Cat jaialdiko Fikzinozko Pelikularik Onenari Euskadi Basque Country-Urrezko Txapela irabazi dau. Donostiako Nazinoarteko Jaialdian be Irizar Saria irabazi eban. Epaimahiak saria merezidu ebala ebatzi dau simbolismo, poesía eta estetikearen bitartez euskal arimearen barruko hausnarketa bat lortzen dauelako, bai tradizinoa eta bai aurrerapena laudatuz.
Fikzinozko beste film batek, Ben Sharrocken Pikadero lanak epaimahaiaren aitamen berezi bat jaso dau krisi garaian dagozan gazteen errealidadeari eginiko hurreraketeagaitik, umore, komizidade eta xamurtasuna erakutsiz personaiakazko, eskenaratze original bategaz.
Dokumentalei jagokenez Euskadi Basque Country-Urrezko Txapelaren irabazlea Gorka Bilbaoren Jai Alai Blues izan da. Filmak euskaldun eta estadubatuarren hurreko historiako hutsune bat beteten dau, gai ezezagun bat aukeratuz eta abileziaz nahasten dituaelarik espektakulua eta orekea, material zaharrak eta gaur egun egindako grabaketak, epaimahaiaren esanetan.
Azkenik, Gure Sorlekuaren Bila lanak Euskerazko lanik Onenari Azkue Fundazinoa - Urrezko Txapela jantzi dau, euskal nortasunaren bilaketea islatzea lortzen dauelako abentura zinematografiko zintzo, erraldoi eta umoretsu baten bitartez.
Jaialdiko epaimahaikideak Pere Vall (Fotogramas), Patrícia Bonet (Catalan Films), Agustí Argelich (Filmets), Miki Esparbé (aktorea) eta Melina Matthews (aktorea) izan dira.
Urrezko Txapelak Zinemaldia.Cat jaialdiaren amaiera ekitaldian banatu dira, Girona Zineman.