Durangaldea finalaurrekoetara sailkatu da Bertsolari Gazteen BBK Sariketan

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 23a, 00:00

Durangoko Fray Juan Zumarraga institutuan jokatu da BBK Txapelketako bigarren kanporaketea eta etxeko taldeak egin dau aurrera. Durangaldeko gazteek 439,5 puntu lortu ditue eta Enkarterri-Ezkerraldeak 386,5. Martiaren 2an jokatuko dau finalerdia Durangaldeak, Arratzun, Busturialdearen aurka.

BBK Sariketan ohikoa dan moduan, institutuko ikasleen aurrean kantau dabe hamabi bertsolariek. Durangaldeak honeek sei bertsolariak aurkeztu ditu: Bittor Altube Sarrionandia, Gorka Pagonabarraga Agorria eta Iruri Altzerreka Martinez 18 urtera arteko mailan eta Txaber Altube Sarrionandia, Peio Azkarate Elejabarrieta eta Aitor Bizkarra Ruiz 24 urtera artekoetan.

Enkarterri-Ezkerraldeak honako seikotea eroan dau: Naroa Torralba Rodriguez, Maddalen Ruesgas Rasines eta Maider Barañano Uribarri 18 urtera arte eta Leire Portugues Cebrian, Ander Ucelay Aristi eta Asier Alcedo Cano nagusietan.

Eneritz Zengotitabengoa Altzerreka gai-jartzailearen aginduetara kantau dabe bertsolariek. Epaimahaian, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar egon dira, Maddi Ibaibarriaga Zubikarai idazkariagaz batera.

Lehenengo 18 urtera artekoek kantau dabe eta, ondoren, 24 urtera artekoen txandea izan da. Puntu guztiak batuta, Durangaldekoek 439,5 lortu ditue eta Enkarterri-Ezkerraldekoek, 386,5. Horrenbestez, Enkarterri eta Ezkerraldeko gazteek osotutako taldeak amaitu dau aurtengo ibilbidea BBK Txapelketan.

Durangaldeak, gaurko garaipenari esker, aurrera segiduten dau sariketan. Finalaurrekoetan, finalerako txartela jokoan, Busturialdea izango dau aurrez aurre, Arratzuko Barrutialde ikastetxean, martiaren 2an, goizeko 10:45ean. Busturialdeak Arratiari irabazi eutsan lehenengo kanporaketan, joan dan astean Igorren jokatutako saioan.

Hurrengo kanporaketea, hirugarrena, hilaren 24an, eguaztena, jokatuko da, Sopelako Ander Deuna ikastolan. Uribe Butroe eta Uribe Kosta lehiatuko dira, martiaren 3ko finalaurrerako txartela helburu.

Osorik irakurri