Uribe Kosta eta Uribe Butroe, sasoi baten alkarregaz taldea osotutako eskualdeak, lehiatu dira Sopelako Ander Deuna ikastolan, Bertsolari Gazteen BBK Txapelketako bigarren finalaurrekorako txartelaren bila. Uribe Kostak irabazi dau saioa, 415 puntu batuta. Uribe Butroek 397,5 lortu ditu.
18 urtera artekoen mailan, honako bertsolariak egon dira saioan: Uribe Kostatik Irene Ezkurra Eris, Aritz Landeta Terceño eta Unai Mendiburu Valor eta Uribe Butroetik, Ainhoa Gorostiaga Urkizu, Iker Larizgoitia Gonzalez de San Roman eta Leire Amenabar Larrañaga. 24 urtera artekoetan, Uribe Kostaren ordezkari egon dira Inazio Vidal Gurrutxaga, Paule Loizaga Legarra eta Peio Arondo Barandiaran eta Uribe Butroetik Jon Larrabide Fuldain, Peru Berasategi Etxebarria eta Malen Amenabar Larrañaga.
Nahia Arrese Ugarte izan da gai-jartzailea Sopelako saioan. Epaileak Alaitz Etxanobe Bereziartua, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Jurgi Fuentes Goikoetxea izan da idazkaria.
Kanporaketea irabazita, Uribe Kostak finalaurrekoetarako txartela lortu dau. Bigarren finalaurrekoan kantauko dau Uribe Kostako seikoteak, martiaren 8an, goizeko 10:00etan Zallan. Hego Uribe eta Lea-Artibairen arteko lehiatik urtengo dau euren aurkariak.