Zinemarako laguntzen sistema barria aztertu dau IBAIAk

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 25a, 00:00

IBAIA, Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Alkartearen eskutik, euskal ikus-entzunezkoaren sektoreak, Zinemarako laguntzen sistema barria eta laguntzen eta zerga-pizgarrien euskal sistemara egokitzea eta haregaz bat etortea aztertu ditue 70 profesional baino gehiagok, produkzino-etxeak, aholkulariak, finantza-agenteak, abokatuak eta sektoreko erakundeak barne. Jardunaldiaren helburua zinemarako laguntzen eredu barria eta foru-araudian produkzino zinematografikoetan egindako inbersinoakaitiko zerga-kenkariei jagokenez aurreikusitako aldaketak ezagutzera emotea eta Euskadiko sistemara egokitzeko dagozan preminak aztertzea izan da, era horretara, gure sistemea optimizau eta indartzeko, eta beharrezkoa dan segurtasun juridikoa emoteko.

Jardunaldia Tabakaleran egin da eta sektoreko profesional adituek hartu dabe parte: Iñigo Garmendia, Norgestion enpresako Aholkulari Fiskala; Mabel Klimt,  Fapae-ko Idazkari Nagusia; Puy Oria, Ama-ko  Presidentea;  Koldo Zuazua Kowalski Films produkzino-etxeko arduraduna; eta Bittori Zabala, Gipuzkoako Foru Aldundiko zerga politika eta arau garapeneko zuzendari nagusia.

Ekitaldian, aldaketa horreek guztiek euskal produkzino-enpresek proiektuak egiteko bete behar dituen baldintzetan (proiektuetarako finantzaketea lortzeko aukerea emoten daben lerroak ahalik eta bermerik handienagaz eskuragarri euki nahi izan ezkero) daben eragina aztertu da, baita Soziedadeen ganeko Zergearen Foru-araudiaren aldaketa barriak izan leiken eragina, inbertitzailearen aldetik aplikagarria dan kenkariaren ehunekoaren gehikuntzeari dagokionean. Argi geratu da ikus-entzunezkoen sektorea inbersino pribatuaren erakargune bihurtzeko aukerea dagoala.

Erakunde mailan, eremu fiskalean beharrezkoak diran neurri osogarriak bultzatu eta sustatzeko konpromisoa argi geratu da, inbersino pribatua ikus-entzunezkoen euskal produkzinoetarako erakarteko.

Osorik irakurri