Nanga Parbateko (8.126 m.) tontorra zapaldu dau Alex Txikonek

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 26a, 00:00

Zorionak Alex eta talde osoari!!! Mendizaletasunaren historian, munduan lehenengoa da Alex Txikon, neguan, Nanga Parbeten tontorra zapaldu dauena. Igazko ahaleginaren ostean, aurten bai, posible izan da eta eguraldi oneko tartea aprobetxauta, tontorrera heldu dira Txikon, Sadpara eta Moro.

Alex Txikon, Ali Sadpara eta Simone Moro dira tontorra zapaldu dabenak. Tamara Lunger metro batzuk beherago geratu da. 4Kn (7.200 m.) igaroko dabe gaua, eta bihar BKn bueltan izatea espero da.

Igazko esperientziatik ikasita, Pakistanera abiatu aurretik, Argentinan, Andeetan eta aklimatazinoa egin ostean, hile bi pasautxu egin ditue Nanga Parbaten inguruan eta pazientziagaz eta ekinaren ekinez bete dabe helburua. Orain beherantz egin beharko dabe eta zentzunez jokatuta, leku segurura heldu arte ez diralako espedizinoak amaitzen.
 

Osorik irakurri