Disko bizi eta aberatsa dakar Kaotikok oraingoan, 'Sindicato del crimen'

Erabiltzailearen aurpegia Bizkaie! 2016ko ots. 26a, 00:00

Ibilbide luzea egin dau Aguraingo Kaotiko taldeak musikearen munduan, baina indarrik ez dau galdu. Izan be, Sindicato del crimen diskoko doinuak biziak dira eta aldarrikatzaileak eta, estiloaren aldetik, askotarikoak. Kaotikoren bederatzigarren diskoa da honako hau, estudioko zazpigarrena.

Dozena bat abesti daukaz disko barriak, horreetako bat euskeraz. Kezka sozialak, gaurkotasuna, barru-barruko sentimenduak eta ezinegona dira letretako ardatza, Kaotikoren betiko bideari jarraituta. Gizartean dagozan bidebakokerien kontra amorruz kantetan segiduten dabe eta hori garbi nabari da Sindicato del crimenen.

Oraingo honetan, norberekoikeria, banketxeak eta ume soldaduak aukeratu ditue, besteak beste, euren letra aldarrikatzaileetarako. Garai berria kantea euskeraz abesten dau Kaotikok.

Musikeari jagokonez, askotariko doinuak tartekatu ditu oraingoan Kaotikok, ohiko estilo indartsuari uko egin barik. Kanta biziak dira eta taldekideek dinoe disko biribila eta aberatsa dala. Entzulea apurka-apurka harrapetan dauen diskoa dala azaldu dabe eta kanta bakotxak ezusteak emoten dituala.

Kolaboratzaile ugariren laguntzinoagaz grabau dau Kaotikok Sindicato del crimen. Def con Dos-eko Peon Kurtz eta Cesar Strawberry, Arkada Social-eko Hodei eta Dirty Brothers-eko Magu eta Sala izan ditue laguntzaile. Usurbilgo Higain estudioan grabau dabe diskoa, Haritz Harreguy teknikariagaz.

Osorik irakurri