Zapatuan, Kuadrilla artekoaren 5. topaketan, eguraldi hotza lagun, Gasteizko bertso-eskolek antolatuta, egun osoko topaketea izan da Errekaleor auzoan. Zazpi talde ibili ziran eguerdian bertso-sortak kantetan eta bazkaldu osteko bertso gudan bat-bateko 4 talde lehiatu ziran.
Errekaleor auzoan berreskuratutako eleizan, orain gaztetxe bihurtuta, izan ziran ekitaldi guztiak. Kanpoan hotza, edurra eta haizea lagun gustura ibili ziran autogestinoa eta okupazinoaren gune dan auzoan.
Bazkarirako babarrunak bor-bor ebilzan bitartean 7 taldek taularatu zituen euren bertso-sortak: Añanako taldea, Gasteizko Kakiturri, Aramaioko Ez jatsu gustaubiar, Gasteizko Bertxotxoak, Judimendiko Gazte Asanbladea, Gasteizko Errexala eta Gasteizko Babateroak.
Bazkal osteko saioak bertso-guda izaerea izan eban. Taldeak kanporatzeko guda formatuan ibili ziran bat-bateko lau talde:
- Errexala (Gasteiz).
- Kakiturri (Gasteiz).
- Ezjatzu gustaubiher (Aramaio).
- Aiaraldea.
Hainbat proba egin ondoren, amaierara Gasteizko Errexala eta Kakiturri taldeak heldu ziran; Errexala taldea izan zan irabazle.
Hurrengo saioa martiaren 5ean izango da Oionen, Aurrez aurre izango dira ondoko taldeak:
- Elexpuru ta 4 - Aramaio.
- Lautadako Sorginetxe.
- Mendialdea.
- Txandrio - Arabako Errioxa.